XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRRI-SOLAS. ERHOTEGIAN

Etxe berezi hortako nausiak egin-arazten dio jaun bati bere erien bisita.

Hemen gizon bat erakusten dio, kopeta ilun, begia arras eroria: - Horrek ez du xantzarik izan, gaizoak, bere amodiozko ametsetan Andereño bat zuen itsutuki maite eta arek eza emanik burutik joana da.

- Eta hortxetan oihu-garrasietan ari den errabiatu hori?

- Hori duzu delako andere harekin ezkondu zena.

Urtea gabe burutik nahasia!

ASKI DELARIK ASKI

Bozer buruz ari da kandidata herriko-etxean bere mintzaldiaren egiten.

Galde guzieri ere ihardesten baitu, ez dira jenatzen boz-emaileak: - Gerla egina duzu?

- Bai jauna.

Kolpatua ere izana eta medaila bat irabazia.

- Eta Alemanen denboran?

- Heien kontra arizana, makietan ere jende-pasan.

- Haurrik baduzu?

- Uste nuke.

Neureak hameka eta bestalde hiru umexurx hasteko hartuak.

- Giza hortan ez dautzut zuri emanen boza.

Zuk baduzu aski eginik Frantziarendako.